XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bai euskotarrek bai euskotar ez direnek, berdinzki erabiliko lituzketela euskara eta erdara.

b) Bai aginteari dagokionez, bai gizarte-gradu edo statusari buruz, bai betekizunari buruz, eta abar, bi hizkuntzen artean berdintasun osoa gertatzea.

c) Bioi buruz ere, entzutez, ospez eta balorazioz, berdintasuna izatea.

d) Kultur hazkunde berbera izatea, zenbatasunaz eta nolakotasunaz: bi hizkuntzotan, bi hizkuntzoz eta bi hizkuntzoi buruz.

e) Bi hizkuntzoi buruz, era berean, nolanahiko indar-iturri guztietan, banaketa berdintzailea izatea, eta gizartekostu berbera.

f) Bi hizkuntzok, nazioarteko harreman-hizkuntza bihurtzeko aukera bera izatea.

g) Bi hizkuntzok, azkenik, gizarte horretan berean, gizarte-hizkuntza izateko bidea zinez izatea.

M.J. Azurmendi / Itz.: Txillardegi.

Elkargoa asociación, association, association Sin.: ASOZIAZIOA 1) Hitz-elkargoa esaten diogu, unitate jakin baten eta unitate sor bat edo gehiagoren artean gerta daitekeen erlazio-multzoari.

Elkargozko loturek sail birtual batetan elkartzen dituzte item-ak.

Horrela, bada, norbaiti, hitz bat ematen bazaio eta horrekin loturik bururatzen zaizkion guztiak esateko agintzen bazaio, erantzun bezala emandako hitz guztiek hitz-elkargoa osatzen dute.

Era horretan, birtual zen erlazioa ukigarri edo-ta erreparagarri bilakatzen da.

Asoziazio-erlazio hauek elkarturiko hitzen ezaugarri semantikoei zor zaie, edo-ta sarri askotan elkarrekin gertatzeagatik sorturiko experientziari.

2) Katea mintzatuan hurbil dauden bi hitzen arteko elkargoa, elkargo sintagmatikoa deitzen da.

Esate baterako, norbaitek lapikokoa unitateari jatea erantzuten edota lotzen badio, elkargo sintagmatiko bat gertatu dela esango dugu.

Elkargo paradigmatikoa zera da berriz, katea mintzatuaren toki berean ager daitezkeen bi unitateren artekoa.

Horrela, lapikokoa unitateari zopa erantzuten bazaio, unitate bi horien arteko elkargoa paradigmatikoa dela esango dugu.

Elipsia elipse ellipse ellipsis Perpaus batetan, atal hau edo hura kendu, eta funtsezko adiera oraindik ere ulergarria delarik, elipsi bat egin dugula esango dugu.

Hein batez, beraz, adierazkien ekonomigintzan jokatu dela esan daiteke.

Gramatika bihurtzailearen iritziz, bai perpaus osoan, bai elipsi-bidez laburtutakoan, berbera da sakoneko egitura; eta horrek azaltzen du, adierari dagokionez, bi moldeon kidetasuna.

Esate baterako: Sagarrek berrogei pezeta balio dute, eta udareek hirurogei. Alegia, udareek hirurogei pezeta.

Elisioa elisión élision elision Hitz-mugan gertatzen den konbinaziozko fonetikako fenomenoa da elisioa, eta honetan datza: hitz-bukaeran dagoen bokal tonugabea galdu egiten da hurrengo hitza bokalez hasten denean.

Esate baterako, l'extension, l'amie, etab.

Zenbait hizkuntzatan, beti gertatzen da elisioa katea mintzatuan barrena, hitzen artean etenaldirik egiten ez denean.

Elkarketa combinación, combinaison, combination 1. Hizkuntzaren mailako unitate bat hizketa mailan, enuntziatu bereko beste elementuekin harremanetan jartze-prozesua da elkarketa.

2. Fonetika mailan, bi artikulazio edo gehiago, bateratasunez edo albokotasunez antolatzeari esaten zaio elkarketa.

Fonema konplexuak bi artikulazio bateraturen elkarketatik sortzen dira (bata herskaria, bestea igurzkaria, afrikatuen kasuan; esaterako, euskal /c/ tz edo /c/ ts).

Bata bestearen alboan dauden fonemak elkartzeko, baditu hizkuntza bakoitzak bere arauak; eta fonema hauek elkarren gain duten eraginarengatik, aldaketak gertatu ohi dira.

Horrela, euskaraz, aurreko fonemaren arabera /k/ edo /g/ aurkituko dugu: /n/, /l/ eta batzuetan /r/ kontsonanteen ondoren, /g/ ozena, gainerantzeko fonemen ondoren, berriz, /k/ gorra: ongi, ederki.

Elkarrekikoa recíproco, réciproque, reciprocal Bi elementu izan, eta batak bestera eramaten duenean, eta alderantziz, bi elementu horiek elkarrekikoak direla esaten da.